1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
19/2025 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Ana María Izco Aramendia andrea, Prebentzio, Ebaluazio eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendaria, berak eskatu duelako.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 501E/2025 Ebazpenaren bidez, eten egiten dira Ana María Izco Aramendia andrearen zerbitzu-eginkizunak 2025eko apirilaren 30etik aurrera.
Maiatzaren 17ko 7/2018 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoa sortzekoak, eta martxoaren 1eko 14/2023 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoaren antolaketaren eta funtzionamenduaren erregelamendua onestekoak, emandako eskumenak betez,
EBAZTEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu duelako, Ana María Izco Aramendia andrea, Prebentzio, Ebaluazio eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendaria, Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoan, 2025eko apirilaren 30etik aurrerako ondorioekin.
2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2025eko ekainaren 17an.–Nafarroako Foru Komunitateko jardunbide egokien aldeko eta ustelkeriaren kontrako Bulegoko zuzendaria, Edurne Eginoa Antxo.
Iragarkiaren kodea: F2508682