2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
25-00737 gora jotzeko errekurtsoa, proba teoriko baten kontra, honako honetan: deialdia, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (destinoa: garbiketa)
Honen bidez, aditzera ematen da 25-00737 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera Ezkirotz kaletik–, 31007 Iruña), kontra egiten diona Alkatetzak 2025eko martxoaren 27an emandako ebazpen bati. Ebazpen horren bidez ebatzi ziren proba teorikoari buruzko alegazioak, honako honetan: deialdia, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (destinoa: garbiketa).
Orobat, interesdunak epatzen dira, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, uste baldin badute beren eskubidearen aldekoa dela, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Berriozarren, 2025eko ekainaren 18an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2508726