2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ATETZ
Lan publikoaren eskaintza 2025erako
Alkatetzaren ebazpenaren bidez, ebazten da ondotik azaltzen dena, ikusirik 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua eta 113/1985 Foru Dekretua, eta jarraikiz 2025erako plantilla organikoan ezarrita dagoenari:
Lehenbizikoa.–Onestea lan publikoaren eskaintza hau, 2025erako:
Administrari-ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa. EGA-C1 hizkuntza-eskakizuna edo horren baliokidea.
Lanpostua: 3. zenbakia: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala: 27 ordu eta 30 minutu astean (lanaldiaren %75). Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Baldintza: B2 edo baliokidea eskatuko da.
Bigarrena.–Onetsitako lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, herritarrei aditzera emateko 2025erako dauzkan aurreikuspenak, Atezko Udalak langileen arloan.
Eritzegoitin (Atetz), 2025eko ekainaren 20an.–Alkatea, Mikel Jokin Martin Garijo.
Iragarkiaren kodea: L2508961