132. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

Deialdia, gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea

Antsoaingo Udaleko alkateak, 2025eko ekainaren 17an, 634/2025 Ebazpena eman du. Hona hemen haren testu osoa:

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak 2024ko azaroaren 15ean hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko (plantilla organikoan 10003 zenbakia duena). Deialdia 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an.

Alkatetzaren 2025eko urtarrilaren 7ko 5/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta bazterturiko izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Alkatetzaren 2025eko otsailaren 12ko 91/2025 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta bazterturiko izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Oposizioaldia egin ondoren, izangai batek ere ez du lortu deialdiaren oinarrietan eskatutako gutxieneko puntuazioa.

Horrenbestez, eta esleituak ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Deialdi honetako lanpostua bete gabe utzi dela deklaratzea, azalpen zatian adierazitako arrazoiengatik: deialdia, gizarte-hezitzailearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko (plantilla organikoan 10003 zenbakia duena). Deialdia 2024ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an.

Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Antsoaingo Udalaren egoitza elektronikoan.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Antsoainen, 2025eko ekainaren 19an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2508851