132. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 3a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

114/2024 prozedura arrunta

Francisco Javier Isasi Barbier, Justizia Administrazioaren letradua, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Aditzera ematen dut: sala honetan bideratu den 114/2024 prozedura arruntean, epai bat eman zen 2025eko apirilaren 4an, eta ebazpen hori irmo bilakatu da. Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

000091/2025 EPAIA.

Lehendakaria: María Jesús Azcona Labiano.–Magistratuak: Antonio Sánchez Ibáñez, Ana Irurita Díez de Ulzurrun eta Hugo Manuel Ortega Martín.

Iruñean, 2025eko apirilaren 4an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honetako Administrazioarekiko Auzien Salak, zeina osatzen baitute aipatutako magistratuek, aztertu ditu 114/2024 errekurtsoaren autoak. Errekurtso hori jarri zen honako honen kontra: Vianako Udalaren ordenantza fiskala, tasa bat arautzen duena, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko (energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta beste hidrokarburo batzuentzat). Auzian, alderdi hauek hartu dute parte: errekurtsogile gisa, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU (lehen, Iberdrola Distribución), haren ordezkari izanik José Manuel Jiménez López prokuradorea, eta Ignacio M. Martín Fernández eta Alejandro García Piñán abokatuek defendatuta; eta demandatu gisa, Vianako Udala, haren ordezkari izanik Pedro Barnó Urdiain prokuradorea, eta Héctor M. Nagore Sorabilla eta Luis Irisarri Nagore abokatuek zuzenduta.

Seigarrena.–Alderdiek ondorioak eman zituzten; aldez aurretik, txostengile izendatu zen Hugo M. Ortega Martín magistratua, Salaren iritzia adierazteko, eta jarduketak bukatutzat eman ziren eta epairako prest gelditu, bozketa eta epaitza emateko zain. 2025eko otsailaren 25a ezarri zen horretarako.

Erregearen izenean, Salak honako hau erabakitzen du:

EPAITZA.

Partez baiesten dugu administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, zeina jarri baitu I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren (lehen Iberdrola Distribución) ordezkari prozesalak, Osoko Bilkurak 2023ko abenduaren 18an hartutako erabakiaren kontra. Erabaki haren bidez, onetsi zen Vianako Udalaren ordenantza fiskal bat, tasa bat arautzen duena, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko (energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta beste hidrokarburo batzuentzat).

Adierazten dugu egintza hori ez dela zuzenbidearen araberakoa.

Baliogabetzen dugu ordenantzaren 4. artikuluan ezarritako kuantifikazio araubidea, eta, orobat, baliogabetzen dugu tarifen eranskina. Bietan ere, soilik baliogabetu da, aprobetxamendu berezia egiteari dagokionez, linea elektronikoen lurgainari %2,5eko karga jartzea.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut, horrela betez Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72-2 eta 107-2 artikuluak.

Iruñean, 2025eko ekainaren 10n.–Salako Justizia Administrazioaren letradua, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J2508397