132. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, okupatu aurreko aktak egiteko, "Mendaza autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa" proiektuan

Mankomunitateko buruak 2025eko ekainaren 19an eman ebazpen baten bidez, honako hau erabaki da:

Lehena.–Dei egitea "Mendaza autokontsumorako eguzki-instalazio fotovoltaikoa" proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei, 2025eko uztailaren 18an ager daitezen Mendazako udaletxean, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta, hala bada, behin betiko okupaziokoak.

Bigarrena.–Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduriko ordezkari batzuek, titulartasuna frogatzen duten agiriak aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.

Ekitaldira Mankomunitateko burua ere agertuko da, Jurramendiko Mankomunitatearen ordezkari, edo, berak eskuordetza emanik, erakundearen beste ordezkari bat.

Hirugarrena.–Honako hauek Administrazioaren peritu izendatzea: David Díaz de Cerio Echarri eta Amaya Janices López.

Laugarrena.–Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Jurramendiko Mankomunitatearen eta Mendazako Udalaren iragarki-tauletan eta Nafarroako Foru Komunitateko egunkari batean.

Bosgarrena.–Ebazpen honen edukia ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedula baten bidez.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2025eko ekainaren 19an.–Mankomunitateko burua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2508927