2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Balorazio txostenaren proiektua. Berriz jendaurrean jartzea
Ultzamako balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoak, 2025eko ekainaren 10ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:
–Ultzamako Udalak eginiko balorazio txostenaren proiektua aldatzea.
–Proiektua berriz jendaurrean jartzea, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Iragarkiak paratuko dira, orobat, Ultzamako Udalaren iragarki-taulan, web-orrian eta egoitza elektronikoan. Hori guztia, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldi horretan, balorazio txostenaren proiektua (aldaturiko testua) interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, web-orrian (https://ultzama.eus) eta Ultzamako Udalaren gardentasun atarian (https://ultzama.egoitzaelektronikoa.eus/transparency/1fff9d52-051f-40a3-9b77-c1f49e418ba0/), egoki iritzitako alegazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Larraintzarren (Ultzama), 2025eko ekainaren 13an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2508606