2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
Alkatetzaren eskuetan uztea eskudantzia batzuk, igerilekuak berritzeko proiekturako
Udalak, 2025eko maiatzaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Alkatetzaren esku uztea behar ziren eskudantziak, egoki diren edozein erabaki hartzeko, obra-kontratua esleitzeari buruz eta gauzatzeari buruz, honako honi dagokionez: "Ukarko igerilekuak berritzea: igerilekuen bazterrak eta hesiak konpontzea".
Eskuordetze horren helburua da administrazio-izapideak arintzea, horrela bermatzeko efizientzia eta eraginkortasuna, aurreikusitako obrak egitean, betiere jarraikiz indarrean dagoen araudiari, eta bermatuz prozesu guztien gardentasuna eta legezkotasuna.
Ukarren, 2025eko ekainaren 18an.–Alkatea, Jorge Juan Petrina Piñal.
Iragarkiaren kodea: L2508729