2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Kudeaketako hirigintza-hitzarmena UE-6 unitatean, 3. poligonoko 454. eta 455. lurzatietan. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2025eko apirilaren 7ko ebazpenaren bitartez, hasiera batez onestsi zen kudeaketarako hirigintza hitzarmen bat sinatzea Esther Recalde Yoldirekin eta Alfonso Amatrian Guemberekin. Haren bidez, hirigintza aprobetxamenduaren %10 lagatzearen ordez, UE-6 unitateari dagokion ordezko zenbateko bat ordainduko da eskudirutan (unitate horretan eginen den esku-hartzeak 3. poligonoko 454. eta 455. lurzatiei eragiten die).
Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Tebasen, 2025eko ekainaren 17an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2508649