2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Deialdia, laguntzak eman daitezen 2024-2025 ikasturteako, ikasketa hauetarako: unibertsitateko ikasketak, batxilergoa, gradua, eta prestakuntzako eta enpleguko programa integratuak. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 839807.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/839807).
Lehena.–Onuradunak.
Azkoiengo ikasleak, honako ikasketa hauek egiten dituztenak 2024-2025 ikasturtean: unibertsitateko ikasketak, batxilergoa, gradua eta prestakuntzako eta enpleguko programa integratuak (ez dira onartzen masterrak, aditu ikasketak eta graduondoko ikasketak, oro har).
Bigarrena.–Xedea.
Premia duten familiei laguntza ematea, familiako kideen ikasketen gastuen zati bat ordaintzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).
Laugarrena.–Zenbatekoa.
14.000 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Hilabete, Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean argitaratzen denetik.
Azkoienen, 2025eko ekainaren 13an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2508535