2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Aldaketa, Udal Plan Orokorrean, Alde Zaharreko UCC-1 antolamenduko unitatean. Hasierako onespena
Oteitzako Udalak, 2025eko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa xehatu bat Oteitzako Udal Plan Orokorrean, bat etorrita Silvia Barbarin Gómez arkitektoak idatzitako 2025eko maiatzaren 29ko dokumentuarekin. Horren bidez, lehentasunezko erabilera baimendua zuzkidura-erabilerara aldatuko da Alde Zaharreko UCC-1 antolamenduko unitatean. Sustatzailea Oteitzako Udala da.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.3 artikuluan xedatutakoarekin, 72. artikuluari dagokionez (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Oteitzan, 2025eko ekainaren 18an.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.
Iragarkiaren kodea: L2508704