132. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Aldaketa Udal Plan Orokorrean, UE-3.5 unitatean (4. poligonoko 198. lurzatia). Hasierako onespena

Olorizko Udalak, 2025eko ekainaren 12an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi du, espedientean jasotako moduan, "Olorizko Udal Plan Orokorraren aldaketa UE-3.5 unitatean (4. poligonoko 198. lurzatia)" izeneko proiektua, 2025eko urtarrilekoa, zeina Carlos Cámara Villalba arkitektoak idatzi baitu. Sustatzaileak Antonio Ibáñez Ibáñez eta María Rosario Rubio Aguinaga dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72., 77., 78. eta 79. artikuluekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko du udal bulegoetan, eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu. Halaber, interesdunen eskura egonen da udal honen egoitza elektronikoan (https://oloriz.sedelectronica.es).

Oloritzen, 2025eko ekainaren 13an.–Alkatea, Raúl León Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2508566