132. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Hiri-jarduketarako plan berezia, 2. poligonoko 184. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko ekainaren 16ko 2025-0196 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, aldatzen duena UC-1 unitate finkatuaren fitxa. Aldaketaren bidez sartzen da zerbitzuen erabilera, erabilera onartu gisa, 2. poligonoko 184. lurzatiko eraikineko lehen solairuan, jarraikiz horretarako aurkeztutako agiriari, zeina idatzi baitute Iraida Pérez Celay eta Maite Loyola Senosiain arkitektoek eta Moisés Ansorena Barásoainek sustatua.

Espedientea ikusgai dago Udalaren Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, epe horretan.

Obanosen, 2025eko ekainaren 18an.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2508723