2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Ordenantza, udalaren autotaxien zerbitzu publikoari buruzkoa. Hasierako onespena
Larraungo Udalak, 2025ko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza bat, ezartzen dituena Larraungo Udalaren autotaxien zerbitzu publikoari buruzko arauak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki-taulan paratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamaziorik aurkezten ez bada.
Mugiron (Larraun), 2025eko ekainaren 25ean.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.
Iragarkiaren kodea: L2509067