2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
Udal Plan Orokorraren aldaketaren ingurumen-txosten estrategikoa
Fustiñanako Udalak, 2025eko otsailaren 25ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Fustiñanako Udal Plan Orokorreko zenbait artikuluren aldaketa, Teresa Nebreda Artieda arkitektoak idatzia. Haren xedea da zenbait artikulu aldatzea errekerimenduak eragiten dituztelako, behin eta berriro, obra lizentzietarako Fustiñanako Udalean aurkezten diren proiektuetan.
Espedientea jendaurrean jarri zen hilabetez, iragarkia argitaratuta 2025eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 13koan, eta ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.
Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak xedatutakoaren arabera, espediente hau ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren mende dago, legearen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Silvia Barbarin Gómez arkitektoak egindako ingurumen-txosten estrategikoak (2025eko apirilaren 7koa) esaten du ezen Fustiñanako Udal Plan Orokorraren aldaketak, araudi orokorreko eta partikularreko zenbait artikuluren gainekoak, ez duela inpaktu kaltegarri nabarmenik eragiten ingurumenean.
Bat etorrita abenduaren 9ko 21/2013 Legean ezarritakoarekin (Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legea), bai eta 17/2020 Foru Legean ezarritakoarekin ere (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), zeinen arabera Udala baita ingurumen organoa beharrezko den ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikaturako, eta baliatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluaren babesean eman zaizkidan eskudantziak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Onestea Fustiñanako Udal Plan Orokorreko zenbait artikuluren aldaketaren aldeko ingurumen-txosten estrategikoa, Fustiñanako Udalak sustatua, kontuan hartuta aldaketa hori egiteak ez duela inpaktu kaltegarri nabarmenik eragiten ingurumenean.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.–Erabaki honen berri ematea Udalbatzari, hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Fustiñanan, 2025eko ekainaren 12an.–Alkatea, Sergio Vitas Aguirre.
Ingurumen-txosten estrategikoa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2508536