132. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 45. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko ekainaren 16ko 651/2025 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Funesko 5. poligonoko 45. lurzatiaren gainekoa. Plan hori María Concepción Pérez De Carlosek sustatu zuen, lurzatiari eraikigarritasuna emateko, eta behar den esparrua ezartzeko, eraikigarritasun hori gauzatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Iragarkia argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan eta udal honen egoitza elektronikoan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 72.1.a artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Funesen, 2025eko ekainaren 16an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2508598