132. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Xehetasun-azterketa, Eusako 11. poligonoko 18. lurzatian. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2025eko maiatzaren 8an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat Eusako (Ezkabarte) 11. poligonoko 18. lurzatian, María Ángeles Orduna Idoatek eta Alfonso Barrera Ancianok sustatua. Horren xedea da lurrei eusteko hormak eraikitzea eta definitzea eraikuntzarako lerrokadurak eta sestrak, sarbideak eta eremu libre partikularra.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ezkabarten, 2025eko maiatzaren 8an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2508685