132. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Xehetasun-azterketa, Soraurengo 14. poligonoko 127. lurzatian. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2025eko maiatzaren 8an egindako ohiko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, eraikitzeko lurrei eusteko horma batzuk lurzatiaren mugan; hain zuzen ere, finkaren itxitura berriek eta betelanek eratzen duten mugan. Hala, sestrak aldatuko dira Soraurengo (Ezkabarte) 14. poligonoko 127. lurzatian. José Antonio Munárriz Gonzálezek sustatu du xehetasun-azterketa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ezkabarten, 2025eko maiatzaren 8an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2508684