2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
Aldaketa, balorazio-txostenaren proiektuan. Berriz jendaurrean jartzea
Etxalarko balorazio-txostena berrikusteko eratu zen batzorde mistoak, 2025eko ekainaren 12an eginiko bilkuran, honako hau erabaki zuen:
ERABAKIA:
–Etxalarko Udalak egindako balorazio-txostenaren proiektua aldatzea.
–Berriz jendaurrean jartzea, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluari jarraikiz (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).
Hala, balorazio-txostenaren proiektua jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldi horretan, balorazio-txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal-bulegoetan, bai eta web-orrian eta iragarki-taulan ere, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Etxalarren, 2025eko ekainaren 19an.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.
Iragarkiaren kodea: L2508857