1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2025eko ekainaren 18an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizial batzuk eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari Machine Learning unibertsitate masterra, Wind Energy Engineering unibertsitate masterra eta Nutrizioaren eta Elikadura Pertsonalizatuaren arloko Ikerketa unibertsitate arteko masterra ezartzeko. Baimena eskatu du, orobat, Erasmus Mundus in Cutting Edge Technologies for Sustainable Agriculture unibertsitate masterra ezartzeko.
ANECA-Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak titulu horien aldeko ebaluazioa egin du, eskatu zaion kasuetan, eta Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren txostena ere aldekoak izan dira.
Unibertsitateko zuzendari nagusiak titulazio berriak ezartzearen aldeko txostena egin du.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Baimena ematea Machine Learning unibertsitate masterra, Wind Energy Engineering unibertsitate masterra, Nutrizioaren eta Elikadura Pertsonalizatuaren arloko Ikerketa unibertsitate arteko masterra eta Erasmus Mundus in Cutting Edge Technologies for Sustainable Agriculture unibertsitate masterra ezartzeko.
2. Erabaki hau Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrera eta Unibertsitateetako Ministeriora igortzea, gero Espainiako Gobernuari bidal diezaion baimendutako tituluen izaera ofiziala ezartzeko proposamena, eta Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan inskriba ditzan.
3. Erabaki hau Unibertsitateko Zerbitzura eta Unibertsitateko Atalera igortzea.
4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea.
5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2025eko ekainaren 18an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F2508721