2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Udal ikastetxeetan 2025-2026 ikasturtean jateko laguntza ekonomikoak emateko deialdia. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 840273.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/840273).
Udal ikastetxeetan 2025-2026 ikasturtean jateko laguntza ekonomikoak emateko deialdia.
Aurkeztu beharreko agiriak: Eskabideei dokumentazio hau erantsi beharko zaie:
a) Eskabidea, behar bezala beteta eta Berriobeitiko Udalak emanen duen eredu normalizatuaren araberakoa (udal web-orrian ere egonen da eskuragarri). Bertan, gainerako datuekin batera, helbide elektroniko bat ere eman beharko da.
b) Aurreko urteko (2024) familia-unitatearen errenta-aitorpenaren kopia. Adingabeen zaintza partekatuaren kasuan, bi gurasoen errenta-aitorpena. Kasu honetan, urteko diru-sarrerak zenbatzeko, kontuan hartuko dira bi errenta-aitorpenetako diru-sarrerak.
c) Hala badagokio, guraso bakarreko familiaren ziurtagiria, banantzeko demanda edo epai irmoa, edo izapidea hasi izanaren frogagiria eta, halakorik dagoenean, hitzarmen erregulatzailea edo izapidea hasi izanaren frogagiria. Gurasotasun-planaren akordioa, adingabearen zaintza izanez gero.
d) Desgaitasuna izatearen ziurtagiria, baldin familia unitateko kideren batek %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua badu.
Eskabideak aurkezteko epeak eta lekua: Interesdunek eskabidea aurkeztu behar dute, behar bezala beteta, Berriobeitiko Udaletxean (Udal plaza 1, Berriobeiti). Emanen den eredu normalizatuaren araberakoa izanen da eskabide hori. Eskabideak aurkezteko epea 2025eko uztailaren 15etik abuztuaren 15era bitartekoa izanen da, biak barne, astelehenetik ortziralera eta 9:00etatik 14:00etara. Egoitza elektronikoaren bidez ere aurkezten ahal dira. Udalak eskatzen ahalko du gehienez ere 10 eguneko epean aurkezturiko eskabidean izan daitezkeen akatsak edo justifikatu gabeko eskakizunak zuzentzeko. Emandako epea igaro eta errekerimenduari behar bezala erantzuten ez bazaio, dagokion eskabidea ezetsiko da. Ezin izanen da luzatu eskabideak aurkezteko epea. Eskabideekin batera 4. oinarrian aipatzen den dokumentazioa aurkeztuko da. Hala ere, salbuespen gisa, epetik kanpo aurkeztutako eskabideak onartuko dira, betiere epea ez-betetzeko arrazoia izan bada bizilekua ustekabean aldatu dela eta horrek eragin duela Berriobeitiko udalerrian erroldatu behar izatea. Honako alderdi hauek frogatu beharko dira:
–Berriobetiko Udalerrian erroldatzea eskatu izana, oinarrietan eskabideak aurkezteko ezarritako epearen ondotik.
–Deialdiaren oinarrietan eskaturiko dokumentazioa aurkeztea, edo, bertzela, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen txosten bat izatea, zeinak adieraziko baitu eskatzailea kalteberatasun sozial eta/edo ekonomikoan edo antzeko bertze egoera batean dagoela, horrek justifikatuko baitu 1. klausulan adierazitako xederako izanen dela dirulaguntza.
Berriobeitin, 2025eko ekainaren 16an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.
Iragarkiaren kodea: L2508591