132. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

UR-2 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2025eko ekainaren 12ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi ziren Berriogoitiko UR-2 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak. Larrayoz Iribarren, Maria Bertak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin, eta aurkez daitezen bidezko alegazioak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 74. artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Berriobeitin, 2025eko ekainaren 12an.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2508523