132. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Akats zuzenketa, gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Vianako alkatearen ebazpena, zeinaren bidez zuzentzen baitira honako deialdi honen gai-zerrendan atzemandako akatsak: deialdia, gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Vianako Udalean jardun dezan.

Alkatetzaren 2025eko maiatzaren 22ko 399. Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Vianako Udalean jardun dezan. Deialdia argitara eman zen 2025eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 12an.

Zenbait akats atzemanik deialdiaren II. eranskinean ("Gai-zerrenda"), zuzendu egiten dira honako gai-zerrenda hau argitara emanik:

II. ERANSKINA.–GAI-ZERRENDA

1.–Espainiako Konstituzioa (atariko titulua eta I. titulua).

2.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa.

3.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua. Xedapen orokorrak. I. titulua. Prozeduran interesdun direnak. II. titulua. Administrazio publikoen jarduera.

4.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua: II. kapitulua, 1., 2., 3. (1. azpiatala) eta 4. atalak; IV. kapitulua, 1. eta 2. atalak, eta V. kapitulua.

5.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Nafarroako Kontratu Publikoei buruzkoa. I. titulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Kontratistak. 1. atala. Gaitasuna eta kaudimena. III. kapitulua. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. 1. eta 2. atalak. IV. kapitulua. Kontratu-kudeaketarako printzipioak eta arauak. V. kapitulua. Adjudikazio baldintzak eta prozedurak. 2. eta 3. atalak.

6.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa. I. titulua: I. kapitulua (2. eta 8. atalak) eta II. kapitulua (4. atala). III. titulua: I. kapitulua (2. atala) eta II. kapitulua. VII. titulua: I. kapitulua. IX. titulua: I. kapitulua (2. eta 3. atalak).

7.–251/93 Foru Dekretua. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua. IV. titulua. I. eta II. kapituluak.

8.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa.

9.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.

10.–Etxeko laguntza programa (ELZ). Arau fiskala, arautzen dituena Vianako etxeko laguntza zerbitzuen prezio publikoak.

11.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa: eskubideak eta betebeharrak.

12.–48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira gizarte zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema.

13.–69/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duena; eta martxoaren 20ko 30/2019 Foru Dekretua, hura aldatu zuena.

14.–15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituena.

15.–26/2018 Foru Dekretua, apirilaren 25ekoa, Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideen garapenari buruzkoa.

16.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa.

17.–1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onesten duena.

18.–1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabeen Babes Juridikoari buruzkoa.

19.–8/2015 Lege Organikoa, uztailaren 22koa, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duena.

20.–8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralarena.

21.–26/2015 Legea, uztailaren 28koa, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duena.

22.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa eman eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa.

23.–1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa.

24.–114/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari Aurre Egitekoa.

25.–Genero-berdintasuna. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasun-printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. Berdintasunaren aldeko politika publikoak.

26.–17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

27.–405E/2025 Foru Agindua, martxoaren 17koa, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, toki entitateei dirulaguntzak emateko enplegu sozial babestuko proiektuak gara ditzaten.

28.–50/2004 Foru Agindua, apirilaren 5ekoa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, Gizarteratu eta Lan Munduan Sartzeko Zerbitzua sailkatzen duena.

29.–62/2013 Foru Agindua, urtarrilaren 18koa, mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloko hainbat prestazio eta zerbitzuren arteko bateragarritasun araubidea ezartzen duena eta mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoak arautzen dituena.

30.–20/2022 Foru Agindua, uztailaren 27koa, ekainaren 1eko 210/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoak arautzen dira.

31.–Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesaren esparruko prozeduraren II. eskuliburua. 1. eta 2. liburukiak: Haurrak babesteko egoeretan jarduteko gidaliburua Nafarroako Foru Komunitateko Oinarrizko Laguntzako Gizarte Zerbitzuetarako.

32.–Gizarte lanaren oinarrizko tresnak. Historia, txosten soziala. Elkarrizketa gizarte lanean eta haren aplikazioak.

33.–Akonpainamendu soziala, esku-hartzearen metodologia gisa.

34.–Bitartekaritza, esku-hartze sozialaren metodologia gisa.

35.–Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa (2019-2023).

36.–Nafarroako gizarte zerbitzuen oinarrizko laguntzari buruzko esparru dokumentua.

37.–Gizarte-lan komunitarioa: kontzeptua, metodologia eta aplikatzekoak diren teknikak. Parte-hartze komunitarioa.

38.–Gizarte-langileen kode deontologikoa. Gizarte Laneko Diplomadunen Kontseilu Ofiziala.

39.–Etxebizitzarako eskubide subjektiborako laguntzak (DaVid, EmanZipa).

40.–8/2021 Legea, ekainaren 2koa, zeinaren bidez legeria zibila eta prozesala erreformatzen baitira desgaitasuna duten pertsonei gaitasun juridikoa egikaritzen laguntzeko.

Deialdiko 6.2 oinarrian xedatuari jarraikiz, gai guztiak eskatuko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean den araudiaren arabera.

Vianan, 2025eko ekainaren 17an.–Alkatea, B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2508670