2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Akats zuzenketa, honako honetan: deialdia, bete dadin Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez
2025eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 12an, argitaratu zen deialdi bat, bete zedin Udaltzaingoko agente lehenaren lanpostu bat, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez. Akatsa atzeman da epaimahaiaren osaeran eta 6.3.3 apartatuan. Hortaz, zuzendu egiten da, akats zuzenketa hau argitaratuz:
Honela dioen tokian:
6.3.3. Honela eginen dira proba psikoteknikoko (6.3.1 apartatuko b) letra) gaitasun-probak: zenbait proba eginen dira, zehazteko izangaia zer neurritan egokitzen den lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara. Psikologia Aplikatuaren Atalak eginen ditu proba horiek (Psikologia Aplikatuaren Atala, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutukoa), eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat. Proba psikoteknikoko gaitasun-proba ez da baztertzailea izanen, eta 0tik 25 puntura bitarte baloratuko da.
Honela behar du:
6.3.3. Honela eginen dira proba psikoteknikoko (6.3.1 apartatuko b) letra) gaitasun-probak: zenbait proba eginen dira, zehazteko izangaia zer neurritan egokitzen den lanpostuaren profil profesiografikoaren eskakizunetara. Psikologia Aplikatuaren Atalak eginen ditu proba horiek (Psikologia Aplikatuaren Atala, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutukoa), eta haren balorazioak lotesleak izanen dira epaimahaiarentzat. Proba psikoteknikoko gaitasun-proba ez da baztertzailea izanen, eta 0tik 30 puntura bitarte baloratuko da.
Eta honela dioen tokian:
Epaimahaikidea: Oscar Mateo Sesma, Funesko Udaltzaingoko burua, langileen ordezkariek izendatua.
Ordezkoa: Jesús Soto Medrano, Azkoiengo Udaltzaingoko agentea, langileen ordezkariek izendatua.
Honela behar du:
Epaimahaikidea: Luis Miguel Beisti Arenzana, San Adriango Udaltzaingoko burua.
Ordezkoa: Fernando Pérez Pérez, Azkoiengo Udaltzaingoko agente lehena.
Azkoienen, 2025eko ekainaren 17an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2508650