132. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

25-0271 gora jotzeko errekurtsoa, honako deialdi honen oinarriei buruz: deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, pedagogian lizentziadun eta euskaradun lanpostuan aritze aldera

Iruñeko Udalean pedagogian lizentziadun eta euskaradun lanpostuan aritzeko deialdian, Monica Sanchez Ibañezek 25-0271 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Nafarroako Langile Komisioak sindikatua ordezkatuz, Giza Baliabideen Zuzendaritzak 2025eko urtarrilaren 17an (6/RH) honako deialdi honen oinarriei buruz eman zuen ebazpenaren aurka: deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, pedagogian lizentziadun eta euskaradun lanpostuan aritze aldera. Deialdia argitara eman zen 2025eko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 30ean.

Interesdun guztiei aditzera ematen zaie, eta epatze deia egiten, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera, Ezkirotz kaletik); hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatuari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2025eko ekainaren 17an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2508630