132. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

25-0700 gora jotzeko errekurtsoa, udaltzain-agenteen 13 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriei buruz

Iruñeko Udalean udaltzain-agenteen 13 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, Francisco Javier Carrera Murillok 25-0700 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak 2025eko otsailaren 24an (11/RH) aipatu deialdia onesteko hartu zuen erabakiaren aurka. Deialdia argitara eman zen 2025eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean martxoaren 13an.

Interesdun guztiei aditzera ematen zaie, eta epatze deia egiten, agertu daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, Iruña; sarrera, Ezkirotz kaletik); hori dena, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatuari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2025eko ekainaren 17an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2508624