1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
108/2025 EBAZPENA, ekainaren 11koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baita espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda, bai eta eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 20an emandako 89/2025 Ebazpenaren bidez, espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin-behineko zerrenda onetsi zen, baita eskuratu ez dutenena ere, horren arrazoia adierazita.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta, hala dagokion kasuetan, horiek aintzat harturik, bidezko da onestea espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda.
Bestetik, bidezko da espezialitaterik eskuratu ez duten irakasleen behin betiko zerrenda ere onestea, horren arrazoia adierazita.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Espezialitate berria eskuratu duten maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen behin betiko zerrenda onestea. I. eranskin gisa ageri da.
2. Espezialitaterik eskuratu ez duten maisu-maistren behin betiko zerrenda onestea, kasuan kasuko arrazoia adierazita. II. eranskin gisa ageri da.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen honen eta haren eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Nafarroako foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Lanpostuak Betetzeko Atalera eta Titulazioak Aztertzeko Batzordera, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2025eko ekainaren 11n.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
I. eranskina.–Maisu-maistren kidegoko espezialitate berria eskuratu duten funtzionarioak
DEITURAK ETA IZENA | ESKURATUTAKO ESPEZIALITATEAK |
ARRIAZU ARRONDO, ITZIAR | PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA |
COLOMO GURBINDO, MIKEL | PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA |
ERASO NARCUE, LAURA | LEHEN HEZKUNTZA |
GARDE QUIÑONES, RAQUEL | LEHEN HEZKUNTZA |
IGLESIAS LOMBARDIA, LUCIA | LEHEN HEZKUNTZA |
IZAGUIRRE ESEVERRI, JUAN | LEHEN HEZKUNTZA |
MATEO SOLA, MARÍA | MUSIKA |
MAULEON CARRANZA, ADRIÁN | PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA |
NAVARRO ROYO, LIDIA MARÍA | LEHEN HEZKUNTZA // HAUR HEZKUNTZA |
SANTAMARÍA CRUZADO, LEIRE | LEHEN HEZKUNTZA |
SANTAMARÍA VELASCO, ANE | EUSKARA// PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA // LEHEN HEZKUNTZA |
URETA BALDAZO, MÓNICA | ATZERRIKO HIZKUNTZA: INGELESA |
II. eranskina.–Maisu-maistren kidegoko espezialitate berririk eskuratu ez duten funtzionarioak
DEITURAK ETA IZENA | ESKATUTAKO ESPEZIALITATEAK | OHARRAK |
ARANGUREN GALARZA, UDANE | PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA // ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA | Ez du frogatu Lehen Hezkuntzako maisu-maistren lanbide arautuan aritzeko gaikuntza ematen duen gradudun titulua duenik, Pedagogia Terapeutikoaren aipamen eta guzti. Ez du frogatu Lehen Hezkuntzako maisu-maistren lanbide arautuan aritzeko gaikuntza ematen duen gradudun titulua duenik, Entzumena eta Hizkuntzaren aipamen eta guzti |
ALZUETA BEROIZ, PATRICIA | GORPUTZ HEZKUNTZA | Praktiketako funtzionarioa da, 597 kidegokoa |
ARAIZ DE CARLOS, ALBA | MUSIKA | Ez da 597 kidegoko funtzionarioa |
ARRAIZA GARCES, CLAUDIA ALESANDRA | | Ez du aurkeztu espezialitatea eskatzeko II. eranskina |
ASTIZ GOÑI, AINHOA | | Praktiketako funtzionarioa da, 597 kidegokoa |
CIAURRIZ LARUMBE, MIREN | | Praktiketako funtzionarioa da, 597 kidegokoa |
CUCARELLA TOBAJAS, DAVID | GORPUTZ HEZKUNTZA | Ez da 597 kidegoko funtzionarioa |
ESTÉVEZ PIÑEIRO, PAULA | PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA | Ez da 597 kidegoko funtzionarioa |
GOÑI BERDUQUE, MAITE | | Ez da 597 kidegoko funtzionarioa |
IRIARTE JORAJURIA, LEYRE | ENTZUMENA ETA HIZKUNTZA | Ez da 597 kidegoko funtzionarioa |
LUMBRERAS OSTIZ, AINARA | PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA | Ez du frogatu 1594/2011 Errege Dekretuaren eranskinean Pedagogia Terapeutikoa espezialitaterako eskatutako titulaziorik duenik |
MATEO SOLA, MARIA | | Ez du aurkeztu espezialitatea eskatzeko II. eranskina |
MAULEÓN CARRANZA, ADRIAN | HAUR HEZKUNTZA | Haur Hezkuntzako espezialitatea aitortuta dauka |
ROBLES SOLA, LIDIA | PEDAGOGIA TERAPEUTIKOA | Ez da 597 kidegoko funtzionarioa |
VICENTE LOPE, SARA | LEHEN HEZKUNTZA | Ez du aurkeztu Lehen Hezkuntzako espezialitatea eskuratzeko txostenik, Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana |
Iragarkiaren kodea: F2508421