130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1710/2025 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi-mailako unibertsitate tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1281/2025 Ebazpenaren bidez deialdiak onetsi ziren lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuen plaza huts batzuk, I. eranskinean zerrendatzen zirenak. Zehazki, plaza horien artean, erdi-mailako unibertsitate tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) plaza huts batzuk zeuden. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea bete gabe gelditu direla lehiaketan eskainitako plazak.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla erdi-mailako unibertsitate tituludunen (laneko arriskuen prebentzioa) plaza huts batzuk lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plazak, B mailakoak, izangai bakar bat ere ez baita aurkeztu.

2. Lekualdatze-lehiaketaren hasierako esleipenaren ondorioz hutsik gelditu diren 6 plazak I. eranskinean jaso dira.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko ekainaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa). Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

I. ERANSKINA.–ERDI MAILAKO UNIBERTSITATE TITULUDUNEN (LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA) PLAZA HUTSAK

PLAZA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN ESPARRUA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

HERRIA

SEXU-DELITUEN ZIURTAGIRIA

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

1666

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

73076

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

73077

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

73096

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

71461

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

40024

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

B

Iragarkiaren kodea: F2508676