2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Burgiko garbigunea kudeatzeko udal ordenantza. Hasierako onespena
Mankomunitatearen Batzarrak, 2025eko ekainaren 4an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Burgiko garbigunea kudeatzeko udal ordenantza.
Hasierako onespen hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Burgin, 2025eko ekainaren 11n.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz Garralda.
Iragarkiaren kodea: L2508442