130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAXES GARAIKO MANKOMUNITATEA

2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Araxes Garaiko Mankomunitateko batzarrak, 2024ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra, baita hura betearazteko oinarriak ere.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aldez aurretik 2024ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta abenduaren 11n, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira. Hona hemen haren laburpena:

SAILKAPEN EKONOMIKOA

DIRU-SARRERAK:

A) Eragiketa arruntak.

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak:

2. kapitulua.–Zeharkako zergak:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 73.840,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 20.824,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak:

B) Kapital eragiketak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea:

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak: 18.505,35 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak:

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak:

Guztira: 113.169,35 euro.

GASTUAK:

A) Eragiketa arruntak.

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 13.984,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 77.480,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.200,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa eta beste ustekabeko batzuk:

B) Kapital eragiketak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 18.505,35 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak:

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak:

Guztira: 113.169,35 euro.

Eta hau guztia argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Arribe-Atallun, 2025eko ekainaren 24an.–Lehendakaria, Jose María Amundarain Aranalde.

Iragarkiaren kodea: L2509033