2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Xehetasun-azterketa 4. poligonoko 918. lurzatian. Behin betiko onespena
Zubietako Udalak, 2024ko azaroaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 4. poligonoko 918. lurzatiko xehetasun-azterketa. Julen Santesteban Bendoiro, Manuel Santesteban Loyarte eta M.ª Carmen Bendoiro Ormaechea dira jabeak.
Iragarkia argitaratu zen 2024ko 257. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin behiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2025eko ekainaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.
Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Zubietan, 2025eko ekainaren 6an.—Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2508308