2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Jarduera-lizentzia ematea. Instalazio elektrikoak muntatzeko enpresa bati laguntzeko nabea
Bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 53.3 artikuluan xedaturikoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen 17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, garatzeko erregelamendua), aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren abenduaren 12ko 1215/2024 Ebazpenaren bidez, honako ezaugarri hauek dituen jarduera sailkaturako lizentzia eman dela:
Sustatzailea: Soluciones Energéticas Automatizas SL.
Jarduera: instalazio elektrikoak muntatzeko enpresa bati laguntzeko nabea.
Tokia: Recajo errepidea 2. 19. poligonoko 990. lurzatia.
Vianan, 2025eko ekainaren 17an.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2508635