130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

Oihan-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Ikusirik Urrotz-Hiriko Udalak, 2025eko maiatzaren 29ko ohiko bilkura berezian, onetsi zuela espediente bat oihan-enkantea egiteko, Urrotz-Hiriko makalen aprobetxamendua egiteko. Katastroko 1. poligono hauetan eginen da aprobetxamendua: 319., 325., 326., 327., 328., 330., 545. eta 546. lurzatiak. Lote bakarraren enkantea eginen da, gutun-azal itxien prozeduraren bidez, eta eskaintza ekonomiko hoberena seiren batekin hobetzen ahalko da.

Lote bakarra:

LOTEA

ESPEZIEA

PRODUKTU MOTA
(m³)

Zuhaitz kopurua

Bolumena, guztira

Bakarra

Makala (Populus x canadienses)

458

470

Nafarroako Kontrataziorako Atarian argitaratuko da enkantea arautzen duen baldintza-agiria, eta, orobat, enpresa interesdunen eskura dago Urrotz-Hiriko Udaletxean.

Urrotz-Hiriko Udaletxeko Idazkaritzan aurkeztu behar dira enkantean parte hartzeko proposamenak, 15 eguneko epean, iragarkia Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Urrotz-Hirian, 2025eko ekainaren 9an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Silvia Teilleri Vicondoa.

Iragarkiaren kodea: L2508360