2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Ordenantza, prezio publikoak/tasak arautzen dituena udalaren kirol-instalazioetan publizitatea jartzeagatik. Hasierako onespena
Ultzamako Udalak, 2025eko ekainaren 12an egindako ohiko osoko bilkuran, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoaren aldeko botoa edukita, hasiera batez onetsi zuen honako hau: "Ordenantza, prezio publikoak/tasak arautzen dituena udalaren kirol-instalazioetan publizitatea jartzeagatik". Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ultzamako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluaren edukiari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da baldin eta jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik aurkezten. Ordenantzaren testua behin betiko onetsitakoan, behar den iragarkia eta haren testu osoa argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Larraintzarren (Ultzama), 2025eko ekainaren 12an.–Alkatea, Martin Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2508561