2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TEBAS-MURU ARTEDERRETA
Udal ordenantza, suteak prebenitzeari buruzkoa. Hasierako onespena
Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2025eko ekainaren 10ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Tebas-Muru Artederretan suteak prebenitzeari buruzko ordenantza.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Tebas-Muru Artederretan, 2025eko ekainaren 11n.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.
Iragarkiaren kodea: L2508403