130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDIAS

2025eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Saldiasko Udalak, 2025eko maiatzaren 2an eta 6an egin osoko bilkuretan, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketen espedienteak: kreditu-gehigarria eta aparteko kreditua gaitzekoak, hurrenez hurren.

Espedienteak Udalaren Idazkaritzan egonen dira hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udalaren iragarki-taulan ere argitaratuko baita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan adierazitako jendaurreko aldia iragan ondoren.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legeetan xedatutakoa bete dadin.

Saldiasen, 2025eko ekainaren 11n.–Alkatea, Iñigo Zubeldia Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L2508436