2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Aldaketa 2025erako tasetan. Behin betiko onespena
Tasen aldaketaren hasierako onespenari buruzko iragarkia argitara eman zen 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 6an. Zehazki, aldaketa zegokien musika eskolari, Erdi Aroko azokari eta festetako programari. Iragarki hura argitaratu ondotik, inork ez du alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu; hartara, aldaketa behin betiko onetsitzat jo behar da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hona hemen kontzeptu horiek izanen dituzten tasak:
Musika Eskolako tarifak:
Instrumentuko eta Musika Hizkuntzako eskolak: 76,00 euro orduko.
Pianoko laguntzailea: 38 euro hilean (astean 0,30 ordu).
Erdi aroko azokaren tarifak:
Nekazaritzako elikagaien saltokiak: 85,00 euro.
Gainerako postuak: 45,00 euro.
Festetako programaren tasa:
Udalaren argitalpenak. Festetako programa: 4,00 euro.
Erriberrin, 2025eko ekainaren 11n.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.
Iragarkiaren kodea: L2508407