2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Aldaketa, Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Odietako Udalak, 2025eko ekainaren 10ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 4. artikulua (hobariak) aldatzea Odietako Udalaren Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari eta horrekin bat heldu direnei jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.
Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik aurkezten ez badu. Aldaketaren testua behin betiko onetsitakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behar den iragarkia eta haren testu osoa.
Erripan (Odieta), 2025eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L2508455