2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Aldaketa, Ordenantza fiskalean eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan. Hasierako onespena
Murchanteko Udalak, 2025eko ekainaren 10ean egindako osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Ordenantza fiskalean eta prezio publikoak arautzen dituzten ordenantzetan, espedientean jasotako edukiarekin.
Erabaki hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta legezko interesa dutenek espedienteak azter ditzaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko legea) eta harekin bat datozen gainerako xedapen aplikagarriekin.
Jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, ordenantza fiskalaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin.
Murchanten, 2025eko ekainaren 10ean.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2508432