130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

1/2025 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2025eko ekainaren 4an egin bilkura berezian, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2025 aurrekontu-aldaketaren espedientea, 2025eko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean. Aurrekontu-aldaketa aparteko kreditua eta kreditu-gehigarria gaitzeko da, guztira 47.847,96 euro, eta horrekin honako inbertsio hauek eginen dira: udalerriko kaleko argi publikoen berrikuntza (Venancio Benito eta Elizako igoerako kaleak eta Udaletxe plaza), eta udaleko bulegoetako eta udal liburutegiko barneko argiteriaren berrikuntza.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Epe hori iragaten bada alegaziorik jaso gabe, behin betikoa bilakatuko da 1/2025 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2025eko ekainaren 12an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2508578