2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2025eko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea
Mañeruko Udalak aditzera ematen du heldu den 2025eko uztailaren 11n bukatuko dela landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren bigarren seihilekoaren likidazioa urrian bidaliko da.
Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Ordainagiri helbideratuak 2025eko uztailaren 11n kargatuko dira kontuetan.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.
Mañerun, 2025eko ekainaren 11n.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.
Iragarkiaren kodea: L2508415