2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Aldaketa, Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Irurtzungo Udalak, 2024ko ekainaren 4an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 10. ordenantza fiskalean (Musika Eskolako tasak arautzen ditu).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Irurtzunen, 2025eko ekainaren 13an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2508572