1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1707/2025 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko logopeden plaza huts bat lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian eskainitako plaza.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1281/2025 Ebazpenaren bidez deialdiak onetsi ziren lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko B mailako lanpostu batzuen plaza huts batzuk, I. eranskinean zerrendatzen zirenak. Zehazki, plaza horien artean, logopeden plaza bat zegoen. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deklaratzea bete gabe gelditu direla lehiaketan eskainitako lanpostuak.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Deklaratzea bete gabe geratu dela, izangairik aurkeztu ez delako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko logopeden plaza huts bat, B mailakoa (plantillako zenbakia: 3308), funtzionarioen araubidekoa. Plaza atxikita dago Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Arreta Goiztiarreko Zentroari eta Sarrigurenen du destinoa. Plazarako baldintza izanen da sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik eta gizakien salerosketa delituren batengatik inolako epai irmorik ez izatea.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari eta Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2025eko ekainaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).
Iragarkiaren kodea: F2508674