130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Aldaketa, UC-IA unitatean (APA U-24 BIS) eta UC-IB unitatean (UE-15). Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2025eko otsailaren 5ean egin zen osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea Irurtzungo Udal Planeko hirigintza-antolamenduko determinazio xehatuak aldatzeko proiektu bat, UC-IA unitatean (APA U-24 BIS) eta UC-IB unitatean (UE-15). Proiektua Manfisala Wire SL-k sustatua izan da.

Hasierako onespenaren iragarkia 2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an, eta jendaurrean egon zen hilabetean, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legearen 72. artikuluarekin (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea). Ez da aurkeztu alegazio, kexa edo oharrik, eta behin betiko onetsi da 2025eko apirilaren 2an egin zen osoko bilkuran. Hala bada, haren testu osoa ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irurtzunen, 2025eko ekainaren 3an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2507949