130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Jarduera-lizentziaren eskaera. Elektrikari instalatzailearen bulegoak, lantegia eta biltegia

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena–).

Espedientea: 1896/2025.

Jarduera sailkatuak: elektrikari instalatzailearen bulegoak, lantegia eta biltegia.

Sustatzailea: Spie Energy Systems Iberica SLU.

Tokia: Badostain 54-56, Huarteko 1. poligonoko 1129. lurzatia.

Uharten, 2025eko ekainaren 11n.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2508440