130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Ordenantza, euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena

Ergoiengo Udalak, 2025eko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, legez ezarritako quoruma izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea Euskara ikastaroak egiteko laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Aditzera ematen da ordenantza eta aipatutako udal erabakia Udalaren iragarki-taulan jarriko direla jendaurrean, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek, aipatu epe horren barnean, Udaleko Idazkaritzan dagoen espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Epe hori iraganik inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza.

Ergoienean, 2025eko ekainaren 18an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.

Iragarkiaren kodea: L2508694