2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERATSUN
2025eko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Eratsungo Udalak, 2025eko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2025eko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketen espedienteak. Hiruak dira aparteko kredituak gaitzeko.
Espedienteak Udalaren Idazkaritzan egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Udalaren iragarki-taulan ere argitaratuko baita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan adierazitako jendaurreko aldia iragan ondoren.
Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legeetan xedatutakoa bete dadin.
Eratsunen, 2025eko apirilaren 29an.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2508437