130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Aldaketa, Udalaren instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2025eko martxoaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean.

Erabaki hori 2025eko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ean, bai eta Doneztebeko Udalaren iragarki-taulan ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan eman manuei jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako manuak betez, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da aipatu manua bete beharrez, eta ohartarazten da ezen erabaki honen aurka –administrazio-xedapena baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluaren arabera (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Hortaz, behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Donezteben, 2025eko ekainaren 12an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

6. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

A) Zinemaren, Herrigunearen, Azkarretaren, liburutegiaren erabilera: 4 euro orduko berokuntzarik gabe, 6 euro orduko berokuntzarekin.

B) Igerilekuak (eguneko sarrerak):

–4 eta 11 urte bitarteko erabiltzaileak: 2,5 euro.

–12 eta 17 urte bitarteko erabiltzaileak: 4,5 euro.

–18 urtetik gorako erabiltzaileak: 5,5 euro.

C) Igerilekuak (hilabeteko abonuak, uztailean eta abuztuan soilik, 1etik 31ra):

–4 eta 11 urte bitarteko erabiltzaileak: 12,5 euro.

–12 eta 17 urte bitarteko erabiltzaileak: 26 euro.

–18 urtetik gorako erabiltzaileak: 36,5 euro.

D) Igerilekuak (udako denboraldiko abonuak):

–4 eta 11 urte bitarteko erabiltzaileak: 20 euro.

–12 eta 17 urte bitarteko erabiltzaileak: 40 euro.

–18 urtetik gorako erabiltzaileak: 55 euro.

Aplikatuko den adin tartea zehazterakoan, erabiltzaileek adin hori beteta izan beharko dute abonua edo sarrera eskuratzen duten egunean.

E) Pilotalekua:

–Pilotalekua argirik gabe erabiltzea: 6 euro orduko.

–Pilotalekua argiarekin erabiltzea: 10 euro orduko.

F) Kiroldegia:

–Pista argirik gabe erabiltzea:

  • Pistaren 1/2: 9,00 euro.
  • Pistaren 2/2: 14,00 euro.

–Pista argiarekin erabiltzea:

  • Pistaren 1/2: 12,00 euro.
  • Pistaren 2/2: 18,00 euro.

G) Arte martzialen aretoa.

–Prezioa orduko: 7,00 euro.

H) Squasha.

–Ordu erdi: 6,00 euro.

–1 ordu: 10,00 euro.

I) Dutxa hutsa: 2,50 euro.

J) Muskulazio gela:

–Eguneko bonua: 4,5 euro.

–Hilabeteko bonua: 33 euro.

–Hiruhilekoko bonua: 55 euro.

–Seihilekoko bonua: 80 euro.

K) Muskulazio gela (06:00etatik 22:00ak arte), sauna eta dutxa:

–Urteko bonua: 132 euro.

Sauna, dutxak eta komunak erabiliko dira kiroldegiko arduraduna bertan dagoen ordutegian.

Oharra: tarifa horiek aplikatuko zaizkie instalazio horiek irabazi-asmoarekin erabiltzen dituzten erabiltzaileei.

L) Tarifa bereziak:

1.–Ehuneko hirurogeitik (%60) gorako minusbaliotasuna dutenek, behar bezala frogatzen badute, ehuneko berrogeita hamarreko (%50) hobaria izanen dute aplikatu behar zaien tarifan.

2.–Familia ugariak: familia ugarietako kideek, familia ugariaren titulua aurkezten badute, ehuneko hogeiko (%20) hobaria izanen dute aplikatu behar zaien tarifan.

Minusbaliotasun-hobariaren tarifa aplikatzekoa bada, familia ugariarena ez da aplikatuko; hots, onura handienekoa aplikatuko da.

Iragarkiaren kodea: L2508452