130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Landa-lurraren gaineko 2025eko kontribuzioa. Borondatez ordaintzeko epea

Ziraukiko Udalak aditzera ematen du heldu den 2025eko uztailaren 11n bukatuko dela landa-lurraren gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edo Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2025eko uztailaren 11n kargatuko dira kontuetan.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen-bidez kobratuko dira.

Ziraukin, 2025eko ekainaren 11n.–Alkatea, Pedro María Apesteguía Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L2508414