130. ALDIZKARIA - 2025eko uztailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Jarduera-lizentzia ematea. Modulu prefabrikatuak ekoizteko pabiloia

Aditzera ematen da jarduera sailkatu bat egiteko lizentzia eman dela, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) eta hura garatzeko Erregelamenduaren 53.3 artikuluan (erregelamendua onetsi zen martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez). Jarduera sailkatuak honako ezaugarriak izanen ditu:

Lizentzia eman den eguna: 2025eko ekainaren 12a.

Titularra: TresD MODULAR SL.

Jarduera: modulu prefabrikatuak ekoizteko pabiloia.

Tokia: Aratzuriko 2. poligonoko 735. lurzatia; Aratzuri-Orkoien industrialdeko E kalea 3.

Oltza zendean, 2025eko ekainaren 16an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2508607